Dauden streaming plataformek sistema betikotzen dutelako ErrE
Itxi den basoan argirik sartzen ez delako ErrE
Musikarien osasuna musikazaleen poza delako ErrE
Luberritzea beharrezkoa delako ErrE
Bidezidorra kolektiboki eginez errepide bihur daitekeelako ErrE
Musikazalearen sua musikariaren indarra delako ErrE
Komunitatea erraustu ez dadin ErrE
Ezin gara geldirik egon. Aski da.
Bidea egin nahi dugu eta bideagarria den proiektu bat garatu.
Ez gara enpresa bat, ez dugu diru-laguntzen arabera funtzionatu nahi.
Irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dugu eta auzolanean hasi gara.
Komunitatean sinesten dugu eta uste dugu gaur egungo ereduek
ez diotela mesede egiten musikari, musikariari eta musikazaleari.
Horretarako, fase ezberdinak landuko ditugu. Zure laguntzarekin.
Lehen fasean aliatuak behar ditugu, musikari eta kolektiboen atxikimenduak.
Proiektuan parte hartu nahi baduzu idatzi gurekin@erre.eus helbidera.
Bigarren fasean, entzulearendako plataforma edo sistema bat irekiko dugu,
non musikazaleak aukera izanen duen musikariak modu zuzenean
(sustengu-zuzeneko-sistema) lagundu eta komunitatearen parte izateko.
Web zein aplikazio bidez funtzionatuko duen plataforma bat sortu dugu.
Teknologia libre ezberdinak aztertzen ari gara eta bandcampen filosofiatik hurbil,
baina Spotify/Tidal/Qobuz eta hauen itxurarekin, publizitaterik gabea,
irabazi asmorik gabea eta denon artean kudeatua.
Kudeaketa deszentralizatu bat nahi dugu,
non musikariek kudeatu ahalko duten haien musika eta baldintzak.
Has gaitezen.
Hasieran ERREn parte-hartzea mugatua izanen da: gonbidapen bidezkoa.
1) Tresnak testatu eta hobetzeko.
2) Progresiboki hazten joan dadin, honek duen eragina eta sortzen duen lan-karga baloratzeko.
3) Sustengu Zuzeneko Sistema: komunitatean sartzeko gonbidapenak zuzeneko zirkuituetan banatuko dira, taldeen mertx-aren truke zein bestelako laguntza sistemetatik.
Bestelako lanetarako ere, parte hartzeko gogoa baduzu,
ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan gurekin.
Manifestua PDF ↗