TUTORIALA #01 Musika Errera igotzeko pausoak (1)
2026-11-03 Sandwich Attacks
Musika Errera igotzeko pausoak Musika talde eta proiektu pertsonalentzako tutoriala
AURKIBIDEA 1) Erabiltzailea sortu Musika igotzeko kontu edo erabiltzaile pertsonal bat behar da, gero erabiltzaile horrekin talde edo kolektibo desberdinak kudeatu daitezke, haien izenean musika igoz. Beraz lehenbizi webgunean izena eman eta erabiltzaile bat sortuko dugu. Horretarako Erre.eus atariaren goikaldean dagoen “Saioa hasi” botoia sakatuko dugu:
1) Erabiltzailea sortu 1 2) Talde edo proiektu pertsonaleko profila sortu 3 3) Kodea eta bazkidetza 5 4)
Erreproduktorean argitaratu 6 Aurretik erabiltzailerik ez badugu “Sortu hemen” botoia sakatuko dugu: Kontua sortzeko orrialdean eremu guztiak betetzean aukeratu “Musika goitu nahi dut”. Amaitzean beheko “Sortu kontua” botoia sakatuko dugu. 2) Talde edo proiektu pertsonaleko profila sortu Hurrengo orrialdean profil bat sortzen hasiko gara, gure kasuan Musika taldea edo Proiektu pertsonala aukeratuko dugu. (Gerora profil gehiago sortzeko aukera izango dugu, erabiltzaile kontu batek bere baitan profil ugari izan ditzake, taldeak eta kolektiboak kudeatzeko adibidez) Ondoren profilaren izena idatziko dugu: Hurrengo orrialdean informazioa osatuko dugu argazki eta deskribapen batekin: Jarraian argitalpenak argitaratu diztuten zigilu edo kolektiboak zerrendatuko ditugu: Sartutako informazioa zuzen dagoela berrikusi ondoren gordeko dugu eta zerbait aldatu nahi badugu atzera egin genezake. 3) Kodea eta bazkidetza Leiho honetan aurretik eman diguten kode bat baliatzeko eta bazkidetza egiteko aukerak ditugu, baina “Geroago beteko dut” botoia sakatuz ezer egin gabe jarraitu dezakegu. Kodearen arabera katalogo osoa entzuteko edo argitalpen baten jabetza eskuratzeko aukera izango genuke. Bazkidetzak katalogoa entzuteko eta kodeak sortzeko aukera emango digu besteak beste. Puntu honetan aurrera egin bitartean Profil bat sortzeko eskaria Erreko kide batek berrikusiko du eta hurrengo orduetan honelako onarpen mezu bat jasoko dugu emandako helbide elektronikoan:
4) Erreproduktorean argitaratu Profila onartze bidean egonda ere "Erabiltzailearen txokora" sarbidea izango dugu argitalpen bat sortzen hasteko, gure profilaren argitalpenen atalera joango gara: Argitalpenen orrialdean "Argitalpen berria" sakatuko dugu: Eta bai, azkenean hemen dugu gure diska igotzeko orrialdea! Abestien fitxategiei dagokionean eskura dauzkagun kalitate handienak erabiliko ditugu (wav, flac…) Eremuak bete eta abestiak aukeratu ondoren "Gorde" botoia sakatuko dugu: "Gorde" sakatu ostean gure abestien igoera hasiko da ezkerreko panelean: Igoera burutzean argitalpenen orrialdera bideratuko gaituzte eta profila onartu gabe egonez gero ohar batez adieraziko zaigu, honela gure musika argitaratzeko itxoin egin beharko dugu. Nahi izanez gero aukera dugu editatzen jarraitzeko, adibidez abestien hitzak gehitu ditzakegu
"Informazio gehiago" sakatuz edo ordena aldatu dezakegu ezkerraldeko hiru marratxoak gora eta behera mugituz: Abestiei hitzak sartu edo abestiak ezabatzeko leihoa: Azkenik aldaketak egin ostean gogoratu "Gorde aldaketak" botoia sakatzea: Gure profila onartzen dutenean oharra desagertu eta “Argitaratu” botoia sakatu ahalko dugu, honela gure argitalpena Erreproduktorean agertuko litzateke entzuleen eskura. “Musika aditu!” Botoiarekin Erreproduktorera joan gaitezke emaitza ikusteko.